121. iruzkina, 2003ko irailaren 15a
Bush-ek arazo larriak ditu etxean
Bush presidenteak azken urtetik hona arazoak ditu munduko zati handienarekin edo gehiagorekin. Hala eta guztiz ere AEBn laguntza zuen orain dela hiru hilabete arte. Orain laguntza hori galtzen ari da, oso abiada azkarrean gainera.
Has gaitezen stablishment-aren prentsarekin. Errepublikarrek nahigo dute delako "prentsa liberala". Arkume larrutan ezkutatzen diren otso ezkertiarrak direla esan nhai izaten dute horrekin. Baina egia esatera errealitatean AEBn establishment-aren prentsa erabat zentrista izan da eta orain ere hala da. Urte oso batean zehar irailaren 11ko atentatuaren ondoren eta zehazki orain dela hiru hilabeterarte prentsa zentrista horrek Etxe Zuriaren komunikatuak bere horretan kaleratzen zituela ematen zuen, jaso eta bereak bailiran zabaldu. Egun, bat-batean gauzak erabat aldatu dira, erabat hankaz gora jarri dira. Lau telebista kate nagusiei begirada bat ematea nahikoa da horretaz jabetzeko (CBS, NBC, CBS eta CNN); edota aldizkari nagusiak irakurri (Time, Newsweek, U.S. News & World Report); edota egunkari nagusiak (N.Y. Times, Washington Post, L.A. Times, Boston Globe). Horietan zera ikusi ahal da garbi (izan berriak, iritzi artikukuluak edo editorialak): Bushen administrazioarekiko kritika jarraia. Iraq-en duen politikaren inguruan -hobe esanda Iraqeko "hankasartzeen" inguruan-, AEBetan gero eta handiagoa den langabezia edota ekonomiaren atzerakada nabarmenaren inguruan. Artikulo horiek orain hain dira kritikoak ezen Bushen aldeko jendeak esaten dutena lau haizetara kritikatzen baitute eta modu negatiboan gainera.
Bushen administrazioak AEBk gerran sartzea ahalbideratu zuen, Iraq-ekiko beldurra astinduz: txikitze handiko armak, suziriak botatzeko plataformak, arma biologikoak bidaltzen ahal zituzten gidari gabeko hegazkinak; eta nola ez Al Qaedarekin harreman estuak. Baieztapen horiek guztiak gezurtatu egin dira banaka-banaka. Ez dituzte armak aurkitu, ezta suziriak ere, gidaririk gabeko hegazkinak ere ez, ezta Al Qaedarekin harremanik ere. Gainera, gero eta geihago dira Bushen administrazioari hori horrela azaldu ziotela baieztatzen duten estatu batuetako intelijentzia zerbitzuetako kideak. Hori duela denbora asko azaldu omen zuten, erasoa baino askoz lehenago. Guzak horrela Bushen inguruko jendeak duela hilabete pare bat utzi zion inbasioa justifikatzeko arrazoi hauek erabiltzeari. Beste argudio bat aurkitu zuten; AEBk Saddam Hussein zanpatzea lortu zuten eta gauza horrengatik Irakiar herria beti egonen da eskerronez. Irakiarrek aldiz orain Erdi Ekialdean eredugarria izanen den sistema demokratikoa jarriko dute martxan. Baina badirudi irakiar herriak bere eskerrona erakusten duela AEBetako soldaduei nahiko maiz tiro eginez. Herri hori kaos fisikoa eta politikoa da. Eta Irak demokrazia eredu bat baldin bada, ni beste planeta batean bizi naizen seinale izanen da.
AEBetako egoerari dagokionean sinestezinena alderdi demokratan gertatzen ari dena da. Howard Dean-en eskaloi igotze nabarmena. Estatu txiki bateko agintari nahiko iluna zen, bere aukera politikoetan zentrista (lehen behintzat bai), presidente izateko karrera horretan gauza bakarra zuelarik bere alde: Iraken aurkako erasoa kritikatzen zuen zabaltasunez. Orain dela hiru hilabete arte gerraren aurkako agintariak gutxi batzuk ziren: Byrd senadoreak, Kennedy eta Graham, Kucinich kongresularia, eta Howard Dean berbera. Gainerako guztiak Bushen gurdi aberrizalera igo ziren, demokraten izendatzerako Deanen aurkari nabarmenenak barne: Lieberman, Kerry, Edwards eta Gephardt.
Iraken kontrako gerraren aurka egotea Deanen aldetik nahiko xaloa eta sinplea izan da (hasi eta gero emandako iritzia ez da, hasi aurretikoa ere bai). Horrek nazio mailako entzuleak izatea ekarri dio; internet erabiltzeko modu azkar eta erabakiorrak oinarria eman dio nazioko bazter guztietan azpiegitura politikoa eratzeko eta baita diru sarrera handiak jasotzeko, bere aurkari demokratek ez bezala. Haseran prentsak ero moduan erabili zuen, gero interesgarri baina marjinal moduan. Ondoren interesgarri zen haien begietara baina alderdi demokratarako izendatzea lortzen bazuen Bushen aurrean galtzaile izanen zela. Azkenean egungo pentsamoldeak dio ez dela zaila izango izendapena lortzea eta are gehiago Bush garaitzeko baldintzak betetzen dituela. Bere aurkari demokratek Deanen fenomenoari erantzun diote bere pentsamoldera ahalik eta gehien hurbilduz, kontuan izanda zein izan diren bere adierazpenak eta lehen izandako konpromezuak. Bere lau aurkari nagusiek diote akaso erasoa zuzena izan zela, baina ondoren etorri dena erabat gaizki antolatua zegoela; eta horrela inor gutxi komentzitzen ahal dute. Aldi berean bozkatzailea demokratek ez dute "Bush light" bat nahi (horrela deitzen diote esatari batzuek Liebermani), eta "Dean light" bat ere ez dute nahi (izan ere horrela deitzen diete orain Kerry, Edwards y Gephardt-i).
Are interesgarriagoa izan da errepublikar politikoen erreakzioa. Hasera batean Dean, hautestsi demokrata garaiterrezena izanen zelakoan zeuden; orain benetan onartzen dute garaitezinena izaten ahal dela. Orain bada errepublikarrik Dean-en alde.
Azkenik ohiko hautesleak daude eta hauei galderak maiztasunez egiten dizkiete. Bushekiko abegikortasuna gero eta murritzagoa da. Egun gehiengo txiki batek baino ez du uste Bush ongi ari denik. Baina interesgarriena azken inkesta da; inkesta honen arabera, jendearen %64ak uste du Iraken aurkako erasoak, eraso terroristak jasatearen aukera areagotu egin duela. %77aren ustez, AEBen aurrean islamiarrek dituzten jarrera txarrek, terrorista gehiago egin dituzte. Eta %81ak uste du irailaren 11ko erasoen ondoren izan den ikasbidea dela, Estatu Batuek multilateralagoak izan behar dutela.
Bushen administrazioa atzerapausoak ematen ari da erabat multilaterala denaren itxura eman nahian edo. NBEren erresoluzio bat bultzatu nahi du orain, eta beste herrialdeei ia negarrez ari da tropa edo diru eskean (jazotakoa jazo da, baina bego dagoenean, adierazi nahi du Bushek). Baina AEBk ez diote oraindik uko egin nahi Iraqen gaineko primazia militar eta politikoari; baina laguntza nahi badu ezinbestean etsi egin beharko du saiakera horretan. AEBek akaso NBEaren erresoluzio bat lor dezakete –bertsio ahulago batean- baina ez liteke beste herrialdeetatik dirua edo tropak lortzea, ez behintzat kantitate esanguratsu bat. Egia da Bushen azken diskurtsotik hona Errumaniak 50 soldadu eskeini zituela, baina hain kantitate baliogabea denez, Bushek ez dio kasurik ere egin.
AEBetan lehen ahotsak entzun dira Iraketik tropak lehenbailehen ateratzearen alde. Zenbaki hau ziurrenera hazi eginen da eta datozen hiru hilabeteetan asko ohiukatzen ahal dute batez ere hildakoen kopuruak gora egin ahala. Israel eta Palestinaren arteko egoerak ere izanen du zeresana, AEBetan langabeziak ere gora egiten badu, ohiukatze horretan zeresana izanen dute. Neokontserbadoreak horrekin jabetuta daude. Esaten hasiak dira, egoera ezin dela Vietnamekin alderatu baina bai Somaliarekin (hemendik tropa estatubatuarrak isatsa hanka artean sartuta eta lotsatuta aldegin behar izan zuten galdu zutelako). AEBk ez badira tente mantentzen dena galtzen ahal dutela oharrarazten ari dira, eta zentzu batean arrazoia dute.
Horixe da oraintxe bertan George Bushek duen zalantza. Tente mantenduz gero, ez du Iraken ezer ziurrik lortuko eta berriz hautatua izateko aukerak erabat murriztuko zaizkio. Baina bestalde ez bada tente mantentzen, etxeko sukaldea ere atontzen ez dakien ahobero bat bezala ikus dezakete. Bere arriksu handiena ez da zentroa galtzea baizik eta eskuineko laguntza garrantzitsuak galtzea. Askok esaten dute jada tristuraz, AEBen historian diru gehien gastatu duen administrazioa izan dela hau, nahiz eta haien argumentazioa izugarria izan. AEBetako defizita laster hurbilduko da biloi erdi dolarretara. Akaso George Bushek izaten ahal duen aukera bakarra, herri estatu batuarrari zera esatea litzateke: AEBk Iraken mantendu beharra dute, behintzat bost urtez eta horretarako guztiok sakrifikatu beharra dugu. Zerbitzu militar obligatorioa ezarriko dut eta politika inperialista hau mantendu ahal izateko zergak nabarmen igoko ditut. Horixe bera eginen luke esaterako McCain senadoreak. Eta agian martxa ona izanen luke, estatubatuarrek horrelako politika bat babesten ahal zuten, zergatik ez? Eta horrek ez luke hutseginen. Baina Bushek ez dauka eduki beharrekoa egin ahal izateko, eta bere inguruko jendeak gauza asko dauzka egiteko.
Gauzak horrela, bye-bye, George W. Bush. Hamar urte barru atzera begiratuko dugu eta ados egonen gara hau esaterakoan: inoiz eta inork AEBn historian ez du haibeste egin bere herriaren botere eta prestijioa ahultzeko. George Bush izanen da ziurrerena zapela jantziko duena.
Immanuel Wallerstein (2003ko irailaren 15a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).